Udal ordezkarien harrera Asocide gor-itsuen elkarteko kideei

Erabiltzailearen aurpegia
Algorri Interpretazio Zentroaren eskutik, Zumaiako Flyschera bisita gidatua egin zuten Asocide elkarteko kideek pasa den asteburuan. Jarraian, Iñaki Ostolaza alkateak eta Alex Oliden alkateordeak harrera egin zieten.

Gor-itsutasuna bi zentzumen-urritasun (ikusmenekoa eta entzumenezkoa) batzearen ondoriozko desgaitasun bat da, eta gabezia hori duten pertsonengan komunikazio-arazo konkretuak eta premia bereziak sortzen ditu, modu globalean hautemateko, ezagutzeko, eta, beraz, beren ingurunean interesa izateko eta moldatzeko zailtasunaren ondorioz.

ASOCIDE, Espainiako gor-itsuen elkartea, irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta 1993an hasi zuen bere jarduna. Elkartearen helburua da pertsona gor-itsuen behar espezifikoak esparru guztietan bete ahal izateko era guztietako jarduerak bilatzea, sortzea eta sustatzea, haien bizi-kalitatea hobetzeko, haien giza garapena, garapen intelektuala eta soziala bultzatuz.