Zumaia erakusteko eta saretzeko bideo bat argitaratu du Udalak

Sare sozialetan bideoak partekatzeko joera gero eta handiagoa denez, Zumaiak eskaintzeko duena ezagutzera emateko kanal horiez baliatzea egoki ikusi du udalak. Udalaren asmoa da aurrerago bideo gehiago argitaratzea, arlo desberdinetan Zumaiak eskaintzeko duena ezagutzera emateko.

Asko dira gure herriak etxeko nahiz kanpokoei eskaintzeko dituenak eta horren berri ematea garrantzitsua da udalarentzat, Zumaia balioan jartzeko ez ezik, gure herriko ekonomia jarduerari ere bultzada emateko. Azken urteotan, gainera, ikus-entzunezko euskarriek garrantzia berezia hartu dute, horiek baitira gure egunerokotasunean mugikorrarekin gehien ikusi eta partekatzen ditugun edukiak. Hori dela eta, udalak bideo bat egin eta argitaratu berri du. Udalaren asmoa da, aurrerantzean bideo gehiago egitea, Zumaiak arlo desberdinetan eskaintzeko dituenak ezagutzera emateko.