Zumaiako lehen kolunbarioa eraikiko du Udalak hilerrian

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2018ko mai. 11a, 13:02

Gaur egun hilotzak errausteko gero eta joera handiagoa dago eta horri erreparatuz, errauts horiek gordetzeko gune bat eskaini nahi die Udalak herritarrei.

Horretarako hain zuzen ere, udal hilerrian kolunbarioa egiteko aurrelanei ekin die Udalak. Lehen urrats gisa, kolunbarioa kokatuko den gunean aspaldidanik lurperatuta zeuden zortzu haurren gorpuak atera ditu lurpetik, horretarako, noski, aldez aurretik familien baimena jasota. Udalak adierazitakoaren arabera, gorpu horietatik zazpi, 1950eko eta 60ko hamarkaden artean ehortzi ziren bertan.  

Behin lan horiek eginda datozen asteotan kolunbarioa eraikitzeko urratsak egiten jarraituko du Udalak. Bide horretan, errautsak gordetzeko hainbat horma hobi eraikiko dituela aurreratu du eta pertsona interesdunek udaletxean egin beharko dute horiek erabiltzeko eskaera.

Edonola ere, pauso horien berri aurrerago emango duela adierazi du Udalak.