Arkitekto tekniko bat kontratzeko prozesua zabaldu du Zumaiako Udalak

Aipatu prozesua Lanbiden argitaratutako lan eskaintzaren bitartez egingo du eta interesdunek apirilaren 11a arte izango dute bertan izena emateko epea.

Atzo bertan zabaldu zuen Udalak arkitekto teknikoa kontratatzeko lehiaketa bidezko prozesua. Aipatu lan eskaintza Lanbiden argitaratu da eta pertsona interesdunek, beraz, Lanbideko webgunean eman beharko dute izena, horretarako azken eguna apirilaren 11a izanik.

Lanpostuaren ezaugarriei erreparatuz, denbora osoko lanaldia izango da eta hasiera batean, kontratuaren iraupena irailaren 30a arte luzatuko da. Edonola ere, irailean hori luzatzeko behar zein baldintzak aztertu ahal izango dira.

Hautagaiek Udalak eskaintzen dituen zerbitzuak zuzendu, kudeatu eta kontrolatu beharko ditu, besteak beste. Eginkizunen artean, esate baterako, bide, eraikin eta azpiegitura publikoetan sustatzen diren obra txikiak zuzendu, brigadaren eginbeharrak zehaztu, pleguak idatzi, obra txikien baimenak aztertu edota hirigintza sailari laguntza teknikoa eman beharko die.

Informazio gehiago HEMEN.