Lazkaomendiko Iztueta baserria bisitatzeko familia irteera antolatu du Ludotekak

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2018ko mar. 1a, 08:56

Datorren martxoaren 11n urteko bigarren familia irteera egingo du Zumaiako ludotekak, oraingoan Lazkaomendiko Iztueta baserrira. Ildo horretan, plazak mugatuak direnez, interesdunek martxoaren 2a arte izango dute izena emateko aukera ludotekan bertan.

Ibilaldia goizeko 10:00etan abiatuko da Ludotekatik eta itzulera 17:30ak aldera izango da toki berera. Irteeran parte hartzeko haurrek 15 euro ordaindu beharko dituzte eta helduek, aldiz, 20€. Bertan, esnea nola jasotzen den ikusteaz gain, jogurtak edota izozkiak nola egiten diren ikasteko aukera izango dute haur zein gurasoek.  

Informazio gehiagorako idatzi ludoteka@zumaia.eus helbidera edo deitu 943 14 32 64 telefonora.