Atzo zabaldu zen herriko jaietan janari eta salmenta saltokiak jartzeko baimen eskaera epea

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2018ko ots. 6a, 09:48

Interesa dutenek otsailaren 28ra bitartean aurkeztu ahal izango dituzte Santelmo eta San Pedro jaietan saltokiak eta kamioi-dendak jarri ahal izateko eskaera eta dokumentazioa. Baldintzak eta eskaera orriak udal webgunean daude eskuragarri.

Zumaiako Udalak atzo zabaldu zuen herriko jaietan janari eta salmenta saltokiak jarri ahal izateko baimen eskaera epea. Lehen deialdia otsailaren 28ra izango da eta epe horren baitan apirilean ospatuko diren Santelmo jaietarako zein ekaineko San Pedroetarako baimen eskaerak aurkeztu ahal izango dira.

Saltokiak Gernika parkean ipiniko dira eta gehienez 6m2ko 15 postu baimenduko dira. Kasu honetan bi jaietan postua jartzeko eskaerek izango dute lehentasuna.

  • Aipatutako epean 15 eskaera baino gehiago jasoz gero, zozketa egingo da eskatzaileen artean.
  • Eskaera kopurua, aldiz, 15 baino gutxiagokoa bada, Santelmoetan postua jarri nahi duten lagunei emango zaie baimena, eta maiatzaren 1etik 31ra San Pedro jaietan postua jartzeko bigarren baimen eskaera zabalduko da (betiere, lehen deialdian ez badira 15 eskaera baino gehiago egiten).

Behin baimena jasota, adjudikaziodunek martxoaren 5etik 16ra arte izango dute beharrezko dokumentazio eta ordain agiria aurkezteko.

Eskaerak udaletxean bertan (Foruen Enparantza, 1 - 20750) edo posta elektronikoz bidali ahal izango dira: hirigintza@zumaia.eus edo hirigintza1@zumaia.eus helbidera.