Zumaiako eleaniztasunari buruzko egutegia banatuko da herriko ikastetxeetan

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2017ko aza. 27a, 14:15

Zumaiako Udalak, urtero bezala, euskararen inguruko egutegi bat landu du eta aste honetan zehar herriko ikastetxeetan banatuko du, haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako 4. mailara bitarteko ikasleen artean, hain zuzen. 

2018ko egutegian “Eleaniztasuna Zumaian” jorratuko da. Kanpotik Zumaiara etorritako 12 herritarrek hizkuntza bana aurkezten dute,  horien bitartez etxeetan munduko hizkuntzez eta euskararen garrantziaz hitz egiteko.

Horretarako iaz ekin zion Udalak, Euskara eta Aniztasun sailen bitartez aipatu gaia lantzeari, eta bide horretan, 2017ko martxoan “Zumaia eleaniztuna”  bideoa ere aurkeztu zuen, Badihardugu elkarteak egindakoa.

Interesdunek Udalaren webgunean ere ikus eta eskuratu ahal izango dute egutegia osorik.