Turismo Planari ekarpenak egitera animatu ditu Udalak herritarrak

Martxoan ekin zion Zumaiako Udalak Turismo Plana garatzeari eta bide horretan inkesta bat zabaldu zien herritarrei turismoaren inguruan haien iritzia ezagutu eta ekarpenak jasotzeko. Horrez gain, herriko eragile ezberdinak ere elkarrizketatu zituen. Hala eta guztiz ere, turismoaren aurkako zenbait pintada azaldu dira udan zehar herrian, argazkikoa adibide.

Ildo horretan, Udalak gogorarazi du Turismo Planak martxan jarraitzen duela eta udaletxeko zein turismo bulegoko ateak zabalik daudela uneoro zumaiarren iritzi zein ekarpenak jasotzeko. Beraz, herritarrak eta horrelako pintaden egileak animatzen ditu proposamen edo ekarpenak egitera, guztion artean egungo beharretara egokitutako Turismo Plana garatzeko.