Estazio auzoko bizilagunekin bilera irekia deitu du Udalak

Zumaiarrak izanik udal jardunaren ardatz nagusia eta herritarren beharrei erantzuna emate aldera, Udalak ezinbestekotzat jotzen du haien proposamen eta iradokizunak ezagutu eta jasotzea.

Horren harira, datorren ostegunean, hilak 20, bilera irekia egingo du Estazio auzoko bizilagunekin bertako gaien inguruan hitz egin eta auzotarren behar eta proposamenak ezagutu eta jasotzeko.

Bilera Branka Gizarte Zerbitzuetako eraikinean izango da, arratsaldeko 19:00etan.