Moilako pantalana aurrerantzean Saregileen plaza parean kokatuko da

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2017ko eka. 21a, 12:43

Uda sasoia ofizialki gaur hasten bada ere, Zumaian dagoeneko bete betean gaude hondartza denboraldian sarturik. Horren harira, joan den hilaren 15ean jarri zen martxan erdigunea kirol portuarekin eta Santiago hondartzarekin lotzen duen txalupa zerbitzua.

Zerbitzu horren geldiunetako bat Txomin Agirre Kaiako pantalana izan da beti, baina gaurtik aurrera geldiune hori Saregileen plaza parean kokatuko da. Izan ere, itsasbehera eta marea biziak direla eta, txalupek arazoak izaten dituzte egungo pantalanera iristeko, beraz, Udalak hori lekualdatzea erabaki du, guztion mesederako.

Bertatik aterako da Santiago hondartzara eta kirol portura doan txalupa zerbitzua. Ildo horretatik, Saraunean egun osoz aparkatzea guztientzat doakoa izango dela gogorarazi du Udalak eta txalupa zerbitzu horrek, aurten,  herritarren zein kanpotarren mugikortasuna eta irisgarritasuna errazte aldera, ordu erdiro egingo ditu bidaiak erdigunera.

Bidaiek kostua:

  • Bidai bat: 1,20€

  • Joan/etorria: 1,70€

  • 10 bidaiako bonoa: 6.70€