baleike.eus

Iritsi da udara Zumaiara

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2017-06-16 16:42   Kultura

Eguraldi ona, eguzkia eta epeltasuna nagusitu dira dagoeneko eta horrekin batera, ongietorria eman dio Zumaiak 2017ko hondartza denboraldiari. 

Aurtengoan gainera, bi berrikuntza gehiago ere izan dira herrian: aparkamendua antolatzeko sistema batetik eta Itzurungo kantina berriaren irekiera besterik.

Azken horren kasuan hobekuntzak nabarmenak dira. Izan ere, Udalak jada apirilean iragarri modura, aldaketa sakonak egin ditu bertan; hain zuzen, komun publikoak eta sukaldea eraberritu eta bertan zegoen toldoa kendu eta kristalezko itxiera jarri ditu. Horrez gain, toldoen erabiltzaileentzat eserleku berriak ere harri ditu Udalak. Lan horiei esker, kantinaren itxura guztiz aldatu eta berritzeaz gain, bertako azpiegiturak ere hobetu ditu Udalak.

Horrez gain, aldaketek kantina zerbitzua uda sasoiaz haratago luzatzea ere ahalbidetu dute, beraz, aurten, zerbitzua zabalik egongo da  ekainaren 15etik urriaren 31a arte.

Guztira 127.325.47€ bideratu ditu Udalak hobekuntza horietara eta neurri eta aldaketekin, hondartza denboraldiaz haratago enplegu egonkorra sustatzea da Udalaren helburua, baita kantinako erabiltzaileei kalitatezko zerbitzua eskaintzea ere.

Halaber, uda sasoiari begira, Itzurun zein Santiago hondartzak aurkezten zituzten saneamendu arazoei irtenbidea eman die Udalak. Itzurunen, esaterako, azken urteetan bertako usai txarrak zirela eta herritarrengandik jasotako kexak aintzat hartuta, azterketa berezi bat egin du aurten Udalak eta emaitzei erreparatuz estoldetako arketa bat inpermeabilizatu edo iragazgaiztu du.  Neurri horrekin usain txarrekin amaitzea du helburu.

Santiagon, bestalde, hemendik aurrera, kantinak sortzen dituen ur zikinak araztegira bideratuko ditu.

Ikusi argazki guztiak handiago

Iritsi da udara Zumaiara - 1

Iritsi da udara Zumaiara - 2

Iritsi da udara Zumaiara - 3

Iritsi da udara Zumaiara - 4

Iritsi da udara Zumaiara - 5

Erantzunak

Maixa 2017-06-16 17:52 Erantzuna | #1

Uda iritsi da zumaira...
-Eta itzurungo kantina oraindik obretan, urte osuan egiteko kapazak izan etzeatelako
-Paoleko barra oraindik itxita eta obretan, atzerapenakin. Aurten estropak nundik ikusi behar ditugu?
-Itzurungo petrila lehengo urtian kendu eta ez al zenuen berrize jarri behar?

PNV oposizioan zeonian holako edozein gauzagatik "caos", "desgobierno" eta horrelakuakin jardute zinaten...orain zer? Argazkitan atea eta aurrea?

jakinnahi 2017-06-18 00:56 Erantzuna | #2

Eta kristalezko itxiera hori horrela utzi behar dute? Batere itzalik ez? Eguzkitan denbora osoan? Nire ustez ez da oso egokia. Zerbait jarri beharko litzateke, kristalaren gainean edo azpian,ez dakit.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa