Kultura eta aisia alorretako elkarteei zuzendutako diru laguntza eskaerak egiteko deialdia zabaldu du Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2017ko api. 1a, 11:01

Zumaiako Udalak dagoeneko martxan ditu kultura, aisia, musika eta dantza alorreko elkarteei zuzendutako 2017ko diru-laguntza programak. Horiek horrela, interesdunek apirilaren 18a bitarte aurkeztu ahal izango dituzte haien eskaerak.

Diru laguntzek helburu dute Zumaian kultura, aisia, musika eta dantza alorrera zuzendutako elkarteek jarduerak bultzatu eta sustatzeko diruz laguntzea.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa honakoa izango da:

  • Diru-laguntzaren eskaera orria (webgunean eskuragarri)

  • Jardueraren memoria

  • Elkarte eskatzailearen ordezkari edo arduradun den pertsonaren NANaren fotokopia

  • Identifikazio fiskaleko kodea adierazten duen agiriaren fotokopia

  • Zerga-betebeharrak eta gizarte-segurantzarekikoak egunean betetzen direla kreditatzen duen agiria

  • Hirugarrenaren ezagupenerako datuak

  • Beste erakunde batzuetan eskatzen diren diru-laguntzei buruzko adierazpena edo, halakorik bada, jaso diren diru-laguntzena

  • Zinpeko aitorpena

  • Diruz laguntzeko aurkezten den programari dagokion gastuen eta diru-sarreren aurrekontua

  • Elkarte edo entitatearen urteko gastuen eta diru-sarreren aurrekontua

  • Proiektuan emakume eta gizonen ikuspuntua noraino kontuan hartzen de zehaztu beharko da

  • Euskararen tratamendua jardueraren hedapenean

Informazio gehiago: www.zumaia.eus/eu/udala/diru-laguntzakedo Alondegian: 943 861056, goizeko 09:00etatik 14:30era / kultura@zumaia.eus.