San Juan iturriko Maritxu bere lekura itzuli da

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2016ko aza. 30a, 13:37
4 asteko zaharberritze lanen ondoren San Juan iturriko Maritxuren irudia bere jatorrizko lekura itzuli da.

Azkoitiko Galda Beitia fundizio enpresa izan da zaharberritze prozesu horren arduraduna eta egindako lanen artean, besoa eta oinarria konpondu eta irudia garbitu du. Horrela, lan horien ondoren, irudia guztiz berriztatuta geratu da eta Maritxuk bere ohiko distira berreskuratu du.