MANKOMUNITATEAREN LAN POLTSAN IZENA EMATEKO OINARRI ETA ESKAERA ORRIAK UDALETXEAN ETA www.Zumaia.eus WEBGUNEAN ESKURAGARRI.

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2016ko ira. 21a, 15:35
Atzo bertan egin zen Alondegian Urola Kostako Udal Elkarteak abian jarri berri duen lan poltsaren aurkezpena. Bertan Mankomunitateak 2016ko Enplegu Planaren baitan jaso berri duen lan eskaintzaren berri eman zitzaien herritarrei. Guztira, 11 lanpostu izango dira: mantenu lanak egiteko arduraduna eta 8 peoi eta enpresa arloko 2 teknikari, bata enpresen informazio eta geolokalizazioaren arloko proiektu bat garatzeko eta bestea lan arriskuen prebentzioan aholkularitza eskaintzeko. Kontratuen iraupena 6 hilabetekoa izango da eta postu hauen artean, lehentasuna izango dute oinarrizko errenta jasotzen dutenek eta 55 urtetik gorako langabetuek. Era berean, 11 lanpostu hauetatik 5 emakumeentzat gordeko dira. Honen harira, Udalak jakinarazi dizue interesa duen orok eskuragarri izango dituela udaletxean, baita webgunean ere, lan poltsan izen emateko oinarriak eta eskaera orriak. Era berean, udal teknikari bat egongo da herritarren zerbitzura lan eskaintzaren inguruko azalpenak emateko. Teknikariarekin hitzordua adosteko 943865025 telefonora deitu beharko da.