Hondartzako aulkiak uzteko beste gordeleku bat jarriko du Udalak

Aurten, Itzurungo hondartzako kantinan aulkiak jasotzeko egon den eskaeraren gorakada dela eta, zenbait lagunek ezin izan dute biltegia erabili.

Horregatik, Udalak, aulkiak uzteko beste gordeleku bat jarriko du, herritar zein bisitari guztiek gozatu ahal dezaten zerbitzu honetaz. Gordelekua, asteartetik aurrera egongo da erabilgarri.