Eskuratu zure puntu lila Euskal Jai Egunean!

Ostiralean ospatuko den Euskal Jaia egunaren harira, Zumaiako Udaleko Berdintasun Sailak, txapa edo pin batzuk banatuko ditu indarkeria matxistarik gabeko jaiak aldarrikatzeko. 

Pinak, puntu lila baten diseinua izango dute, emakumeen kontrako edozein indarkeriaren aurkako sinboloarena hain zuzen eta egunean bertan eskuratu ahal izango dituzte zumaiarrek herriko taberna ezberdinetan.