M7 ONTZIRATU

Bihar jakinaraziko ditu Ontziratuk galdeketako data eta galdera

Bihar, asteartea, Zarauzko Modelo zineman egingo da aurkezpen ekitaldia, eskualdeko gainontzeko herriekin batera.

Zumaiarrok gure estatus politikoaren inguruan erabaki nahi dugula esan genuen, eta bide horretan inguruko herriekin batera joango gara. Azkoitia, Zestoa, Aizarnazabal, Errezil, Getaria, Zarautz eta Orioko herritarrak bidelagun ditugu, eta jada pausoak ematen hasi gara.

Udara aurretik Zumaian bilera ireki bat egin genuen, galdeketako galdera zein izan zitekeen bertan erabakitzeko. Han erabakitakoarekin eta ondoren eskualdean adostutakoarekin, jada esan dezakegu guztion galdera zehaztua dugula.

Galdeketaren data ere finkatu dugu guztion artean.

Bi erabaki garrantzitsu hauek herritar guztiekin partekatu nahi ditugu, eta ekitaldi handi bat deitu dugu Zarauzko Modelo zineman, datorren asteartean, abenduak 13, arratsaldeko 19:00etan.

Guztion babesa eta bultzada oso garrantzitsua dugu, eta beraz, gonbidapena luzatu nahi dizuegu guztioi.

#ontziratuzaitez