M7KO ZOZKETAREN SARIDUNAK

Erabiltzailearen aurpegia Ontziratu Zumaia 2017-05-30 15:29

M7KO ZOZKETAREN SARIDUNAK

Maiatzaren 7an egindakoa afari baten bueltan ospatuko dugu

Erabiltzailearen aurpegia Ontziratu Zumaia 2017-05-29 13:53   Politika

Maiatzaren 7an asko eta asko izan ginen galdeketa aurrera atera zedin lanean aritu ginen lagunak (muntaian, mahaietan, komunikazioan, ekitaldietan…). Horren aurretik ere makina bat saltsatan laguntzen aritu ziren beste hainbat kide (kartelak jartzen, antolatzen, etxez etxe boto paperak banatzen, kaleko mahaietan…). Tira, guztiok izan gara beharrezkoak eta guztion lanari esker atera ahal izan dugu hau aurrera.

Eskerrik asko ontziratutako guztioi!

Eskerrik asko ontziratutako guztioi!

Erabiltzailearen aurpegia Ontziratu Zumaia 2017-05-14 11:12 ESKERRIK ASKO GUZTIOI! Handia izan zen igandekoa. M7a iritsi zen eta eguraldia ere alde izan genuen. Guztia nahi bezala irten zedin lan handia egin genuen, aurretik eta egun bertan. Lan handia ekipo erraldoi batean, auzolanean. Ehun lagunetik gora aritu ginen modu batera edo bestera M7a egun ederra izan zedin. 2.791 lagun hurbildu ziren bozkatzera (16 urtetik gorako zumaiarren %34,3a). Hauetatik 2.687k baiezkoa bozkatu zuten, 68k ezezkoa, 15ek zurian bozkatu zuten eta 21en bozka baliogabea izan zen. Urola Kosta osoan ere bozketa egin zen (Orio, Zarautz, Getaria, Zumaia, Zestoa, Aizarnazabal, Azkoitia eta Errezil) eta guztira 15.198 lagunek eman zuten beren bozka (%31.3). Igandean ehun lagunetik gora aritu ziren bozka-guneak prestatzen eta apaintzen, festa dinamizatzen, otorduak ematen, bozka-mahaietan bozkak jasotzen, egin beharrekoak koordinatzen, aholku juridiko eta teknikoak ematen, gainbegiratzen, informatzen eta guztia ongi atera zedin lanean. Festa giroa sortzen ibili zenik ere izan zen: musikariak (dultzaineroak, trikitilariak, Rodeo taldea, AGE taldea), pilotariak (…), bertsolariak (Olalde, Danel Olano eta Jon Maia), plaza dantzak gidatzen Jone, erronkan parte hartu zuten kirolariak, Zumba dantzan gidari lanetan aritu zirenak, tatuajeen erakusketa atontzen aritu zirenak, haurren txokoa antolatu zuten Txiribueltako lagunak eta antolatutako ekintza guztietan parte hartu zuten ehunka lagun. Egun hau antolatu ahal izateko aurrez egindako lana handia izan da, eta horretan ere talde handi bat aritu da astero-astero eginbeharrekoak aurrera ateratzen atzera eta aurrera: kartelak egin, jarri eta kentzen, Erribera kalean mahaian informazioa eta materiala banatzen, etxez etxe boto-paperak eta informazioa zabaltzen, jendearekin harremanetan, taldeak antolatzen, alderdi tekniko eta juridikoa ondo lotzen, eta beste hainbat eta hainbat eginkizunetan. Hau guztia ez zen posible izango lanean gurekin batera giza talde handi bat aritu izan ez balitz. Zumaiar anonimo asko aritu da lanean, beren denbora, energia eta ilusioa M7a ondo atera zedin eskainiz, emozioz, borondatez eta esperantzaz. Baina anonimo hauekin batera baditugu bereziki eskertu nahi ditugun zenbait lagun. Brakari eskerrik asko, Ontziraturen abestia sortu eta grabatu zuelako; herriko sei artistari (Aran Santamaria, Keixeta, Ander Hormazuri, Iñaki Olazabal, Olatz Goiburu eta Dani Carballo) beren artelan bat Ontziraturi eskaini eta hauen salmentarekin ateratako diruaz eta beste hainbatek emandako diru laguntzari esker proiektua aurrera atera ahal izan dugulako (baita Kabi tabernari ere, artelan hauek bertan baitaude erakusgai); Zumaiako tabernari eta merkatariei, beren ekarpen ekonomikoa ere ezinbestekoa izan baita; Robertori, kartelak eta egunkaritxoa irribarrea galdu gabe egin dituelako; hain beharrezkoa izan dugun lokala utzi digun Ostolazari; eta hemen aipatu ez ditugun baina laguntzeko prest egon den hainbat eta hainbat laguni. Gure eskerrik zintzoena guzti-guztioi. Eskertzarekin batera egin duguna ospatu nahi dugu, eta hori dela eta, ekainaren 2an, ostirala, afaritxo baten bueltan elkartuko gara lanean parte hartu dugun guztiok, merezi dugulako. Afaria 15euroko menu bat izango da Talaia jatetxean. Bertan izena eman nahi duenak 650643421 telefonora deitu edota mezu bat bidali behar du. Orain arte gurekin batera bidea egin duzu eta orain zurekin momentu hau elkarbanatu nahi dugu, animatu zaitez!! Zumaiako herri galdeketa burutu dugu, baina bideak aurrera jarraitzen du. Erabakitze eskubidea leku guztietara zabaldu behar dugu eta hurrengo erronka hiriburuetara iristea izango da. Hori aldarrikatzeko EKAINAREN 10ean ekimen erraldoi bat egingo da BILBON. Jada bertara joateko bonoak banatzen hasiak gara, eta berriro ere kalean topatuko gaituzue, indartuta, erabakitze eskubidearen alde tinko eta esperantzaz beteta, Bilboko kaleetan aldarri honekin jarraitzeko: herri bat gara, erabakitzeko eskubidea dugu, herritarron garaia da. Zumaiarrok ere Bilbon izango gara!!

[BIDEOA] Maiatzaren 7ko egunaren laburpena

Erabiltzailearen aurpegia Ontziratu Zumaia 2017-05-11 12:43   Politika

Igandean egin zen herri galdeketaren bideo-laburpena egin dugu bideo honetan. 

Ontziratu: "Heldu da ordua"

Erabiltzailearen aurpegia Ontziratu Zumaia 2017-05-07 09:10   Politika

Ontziratu: "Heldu da ordua"

Heldu da ordua. 142 hautetsontzi ireki ditugu Euskal Herrian. Hilabeteetako lanaren ondoren, gure herritarren borondateari bide ematera goaz. 248.000 lagunek aukera izango dute gaur herri honen etorkizunaren inguruan hitza hartzeko.

Dena prest bozkatzen hasteko

Erabiltzailearen aurpegia Ontziratu Zumaia 2017-05-07 08:52   Politika

Goizeko zazpietan hasi dira bozka guneak antolatzen eta dagoeneko dena prest dago zumaiarrek Euskal Herriaren etorkizunaren inguruan iritzia eman dezaten. Beheko plazan, Alain eta Oikian daude bozkalekuak zabalik, 9:00etatik 20:00etara.

[BIDEOA] Olatua leher dadila hautetsontzietan!

Erabiltzailearen aurpegia Ontziratu Zumaia 2017-05-06 19:00   Politika

Santelmoetako kalejiran erabakitze eskubidearen aldeko olatua osatu genuen zumaiarrok, jai giroan. Olatua lehertzeko ordua iritsi da: bihar denok bozkatzera!

[BIDEOA] Atzerritik edo zauden lekutik, Ontziratu zaitez!

Erabiltzailearen aurpegia Ontziratu Zumaia 2017-05-05 20:38   Politika

Igandeko herri galdeketan parte hartzeko hainbat mezu eta atxikimendu jaso ditugu, atzerritik, lantokietatik, kirol taldeetatik...

Batxilergoko ikasleek ere galdeketan parte hartzera deitu dute

Batxilergoko ikasleek ere galdeketan parte hartzera deitu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ontziratu Zumaia 2017-05-05 14:48   Politika

Atzo izan zuten igandean, maiatzak 7, ospatuko den galdeketaren inguruko informazio saioa Zumaiako Herri Eskolako batxiller 1. eta 2. mailako ikasleek. Bertan, ikasleek antolatuta, igandean bozka emateko informazio praktikoa eta erabakitze eskubidearen inguruko hainbat informazio azaldu zituzten. 

Igandeko herri galdeketaz jakin beharrekoak

Erabiltzailearen aurpegia Ontziratu Zumaia 2017-05-04 16:20   Politika

Igandeko herri galdeketaz jakin beharrekoak

Igandean egingo den herri galdeketaren inguruko informazio praktikoa aurkituko duzue hemen, izan ditzakezuen zalantzak argitzeko.

Igandean hainbat ekitaldi egingo dira bozka mahaiak jarriko diren guneetan

Erabiltzailearen aurpegia Ontziratu Zumaia 2017-05-03 15:12   Politika

Igandean hainbat ekitaldi egingo dira bozka mahaiak jarriko diren guneetan

Igandea, maiatzak 7, bozka eguna izango da. Sei bozka mahai jarriko dira Zumaiako hiru gunetan: Beheko Plazan (3), Victoriano Arrate Etorbidean (2) eta Oikian, auzoko plazan (1). Hauteslekuen ordutegia 9:00etatik 20:00etara izango da. 

GKNko langileek bat egin dute maiatzaren 7ko herri galdeketarekin

Erabiltzailearen aurpegia Ontziratu Zumaia 2017-05-02 18:33   Politika

GKNko langileek bat egin dute maiatzaren 7ko herri galdeketarekin.

Hitzaldia: erabakitze eskubidea alderdien ahotan

Erabiltzailearen aurpegia Ontziratu Zumaia 2017-04-25 11:17   Politika

Hitzaldia: erabakitze eskubidea alderdien ahotan

Bihar, asteazkena, erabakitze eskubidearen inguruko hitzaldia izango da Alondegian, Ontziratu taldeak antolatuta. EAJko Luke Uribe Etxeberria, EHBilduko Marian Beitialarrangoitia eta Ahal Dugu-Podemoseko Juantxo Urrutiak hartuko dute parte, Joxe Juan Ugalde kazetariak gidatuta. Saioa 18:30ean hasiko da.

Erabiltzailearen aurpegia Ontziratu Zumaia 2017-04-23 01:50

Ederra izan da gaurkoa, benetan. Tanta urdinez bete da Erribera kalea, eta tantaz tanta olatu ederrena sortu dugu. Giro ezin...

Erantzuna | Argazkiak: Herri galdeketaren aldeko olatu erraldoia

[BIDEOA] Zatoz kalejirara!

Erabiltzailearen aurpegia Ontziratu Zumaia 2017-04-18 10:36   Politika

Apirilaren 22an kalejira antolatu dugu herritar guztion artean olatu handi bat sortu eta maiatzaren 7ko herri galdeketa ospatzeko. Eta zu, etorriko al zara?

BIDEO-INKESTA maiatzaren 7ko herri galdeketaz

Erabiltzailearen aurpegia Ontziratu Zumaia 2017-04-14 08:00   Politika

Euskal Herriaren etorkizunaz galdetuko zaie maiatzaren 7an zumaiarrei, Ontziratuk antolatutako herri galdeketaren bidez. Ekimenaz daukaten iritzia eskatu diegu bost herritarri. 

Aurretiazko bozka emateko aukera izango da gaur eta bihar

Erabiltzailearen aurpegia Ontziratu Zumaia 2017-04-12 10:40   Politika

Aurretiazko bozka emateko aukera izango da gaur eta bihar

Gaur, hilak 12, arratsaldeko 6etatik 8etara eta bihar, hilak 13, goizeko 11etatik eguerdiko 13:00etara aurretiazko bozka emateko aukera izango da Ontziratuko lokalean.

BIDEOA: Ontziraturen kantaren grabaketa

Erabiltzailearen aurpegia Ontziratu Zumaia 2017-04-11 09:00   Politika

Maiatzaren 7ko herri galdeketari musika ere jarri diote herriko hainbat musikarik. 

Entzun “Ontzi bete amets”, herri galdeketaren abestia

Erabiltzailearen aurpegia Ontziratu Zumaia 2017-04-11 09:00   Politika

Entzun “Ontzi bete amets”, herri galdeketaren abestia

Hemen entzun dezakezue Ontziratu taldeak prestatu duen kanta. Letra ere eskura daukazue.

Maiatzak 7ko festa egitaraua prestatzeko bilera egingo da gaur

Erabiltzailearen aurpegia Ontziratu Zumaia 2017-04-06 09:05   Politika

Maiatzaren 7an egingo da herri galdeketa. Egun horretako festa egitaraua prestatzeko bilera bat egingo da gaur, 18:30ean, Ontziratuk Aita Mari auzategian (Ostolaza burdindegi zaharrean) duen lokalean. Ahalik eta jende gehien hurreratzea komeni da egitarau aberats bat prestatzeko.