Ze berri? 02 - Eskola publikoko guraso elkartearen buletina

Erabiltzailearen aurpegia Lubaki Guraso Elkartea 2021ko urr. 12a, 16:15

Udako oporraldien ostean, gure seme-alabei eskolara joateko garaia iritsi zaie, eta gurasook ere aurreko ikasturtean landutako bideari ekiten jarraituko dugu. Aurtengo ikasturtean, badirudi “normaltasunerako” bidean murgilduko garela eta ekimen eta jarduera ugari antolatzeko beta izango dugula Guraso Elkartetik. Pixkanaka-pixkanaka, jarduera eta ekimen guztien berri ematen joango gara buletinaren bidez.

ZAINTZA ZERBITZUA
Harrera ona izan du zaintza zerbitzuak. Lehen zenbakian jakinarazi genuenez, aldaketak egin dituzte eta eraberrituta hasi da zerbitzua ikasturte honetan. Ordu-tarte eta prezio desberdinak antolatu dituzte zerbitzua malguagoa izan dadin eta irailean bertan jarri zuten martxan. Ikasturte hasieran gurasoen helbide elektronikoetara bidali zuten loturaren bidez kontratatu daiteke zerbitzua eta egun solteetan erabiltzeko aukera ere badago. lgeekintzak@gmail.com helbidean eska dezakezue informazio gehiago!

ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK
Aurten “normaltasunera” gehiago hurbilduko garela dirudi; esaterako, Eusko Jaurlaritzak Eskolaz Kanpoko Ekintzak antolatzeko baimena eman du. Beraz, Lubaki Guraso Elkarteak berriz antolatu ditu aurreko ikasturteetako ikastaro gehienak: mekanografia, psikomotrizitatea eta Rockbotic. Urriaren 12a baino lehen eman behar da izena eta horretarako hainbat bide erabil dezakegu: gurasoen helbide elektronikoetara bidalitako lotura erabil daiteke, lgeekintzak@gmail.com helbidera idatzi, 681670355 zenbakira deitu edota guraso elkarteak Sagarbide eraikinean duen gelatxora joan, asteartetan 14_30etik 15:30era edo ostegunetan 08:30etik 09:30era. Animatu!

ESKOLA KIROLA URRIAREN 15ean HASIKO DA
2012-2022 ikasturterako eskola kiroleko eskaintze helarazi berri dute. Aurten, zenbait aldaketa egin dute, eta besteak beste, ikasleek kirol batzuk egiteko aukera izango dute: txirrindularitza, patinak, mendia, piragua, pilota eta abar. 36 euroko kuota ordaindu behar da eta izena urriaren 13 baino lehen eman behar da gurasoen posta elektronikoetara bidali duten loturaren bidez.

EGUNEAN BEHIN MARTXAN DA!
Azkenean iritsi da Egunean Behin mugikorreko jokoaren denboraldi berria. Iaz, guraso elkarteak taldea sortu zuen eta 90 bat partaide inguru ditu. Egunean Behin, galdera-erantzunen euskarazko jokoa da eta denboraldi bakoitzean sariak banatzen ditu. Guraso elkarteak ere denboraldi berrirako Zumaiako Udalak eskainitako kontzertu baterako sarrerarekin sarituko du lehen postuan geratuko dena eta partaideen artean egindako zozketaren irabazlea. Aurreko denboraldia Haize Galarragak irabazi zuen eta Nerea Goiria izan zen zozketako irabazlea. Ea aurten nork irabazten duen! Zorte on!

Lubaki Guraso Elkarteari buruzko informazio gehiago: zumaialhi.hezkuntza.net/eu/guraso-elkartea