Batu zaitez Egunean Behin jolasean sortu dugun "Lubaki Guraso Elkartea" taldera

Erabiltzailearen aurpegia Lubaki Guraso Elkartea 2021ko ots. 1a, 13:55
Herri Eskolako guraso elkartetik proposamena luzatu nahi diegu eskola-komunitateko kide guztiei: "Egunean Behin" jolasean parte-hartzea. Horretarako "Lubaki Guraso Elkartea" taldea sortu dugu euskara eta jolasa ederki uztartzen dituen aplikazioan.

Jakintza, trebezia, geografia, matematika... Euskal Herriko ikuspegitik jorratutako jolas dibertigarria da Egunean Behin, euskaldunon komunitatean arrakasta handia duena. Egin kontu, 2020an 60.000 lagun baino gehiagok hartu zuen parte. Gaur bertan, astelehenean, hasi da jolasaren seigarren denboraldia eta zortzi astez lehiatzeko aukera izango da. Eta horrekin batera, Lubaki Guraso Elkarteko euskara taldeak sustatuta, talde propioa sortu dugu.

Nola batu taldera?

Egunean Behin aplikazioa deskargatu behar da Google Play edo App Store plataformatik. Aplikazioaren "Taldeak" atalean, (+) ikurra sakatu, giltzaren gainean klik egin eta ondorengo kodea sartu: C1643F   Horixe da dena. 

Animatu eta batu taldera, gurean ere sari polit batzuk izango dira.