Iparrak egun osoko egitaraua prestatu du bere urteurrena ospatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Iparra Zumaia 2018ko eka. 18a, 12:22

Larunbat honetan, ekainaren 23an, ospatuko du Iparra gazte mugimenduak bere urteurrena. Horretarako, egun osoko egitaraua prestatu du hainbat hitzaldi ezberdinekin Torreberri Gaztetxian

Urtebete bete dugu eta denon artean ospatu nahi dugu data hau. Horregatik, hainbat hitzaldi antolatu ditugu Torreberri Gaztetxian, egungo gai ezberdinez hausnartu eta etorkizuneko borroken hausnarketa gai izateko helburuarekin. Hasteko, goizeko hamabietan hasita, Siriaren Aldeko Plataformako kideak izango ditugu 2011an hasi zen gerraren gakoak azaltzen. Jarraian, bazkaria izango dugu gaztetxean bertan indarrak hartu eta arratsaldeko saioari ekiteko. 

Arratsaldeko bostetatik aurrera, Justo Arriola A los pies del caballo: narcotráfico, heroína y contrainsurgencia en Euskal Herria liburuko autorea izango dugu hizlari. Berak azalduko digu Euskal Herriko 80ko hamarkadan drogak insurjentzia politikoa geldiarazteko tresna politiko gisa nola erabili zituzten Estatuko botereek. Azkenik, eta egunari amaiera emateko, Iparrako kideak izango ditugu egungo gazte militantzia politikoaz hausnartzen. Egun, gazteon militantzia politikorako dauden zailtasunak eta erronkak izango ditugu mintzagai. Iparratik egitarau oparo honetan parte hartzeko deia luzatu nahi dizuegu zumaiar guztioi.