Iparrak egun osoko egitaraua prestatu du bere urteurrena ospatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Iparra Zumaia 2018-06-18 12:22   Politika

Iparrak egun osoko egitaraua prestatu du bere urteurrena ospatzeko

Larunbat honetan, ekainaren 23an, ospatuko du Iparra gazte mugimenduak bere urteurrena. Horretarako, egun osoko egitaraua prestatu du hainbat hitzaldi ezberdinekin Torreberri Gaztetxian

Iparra Zumaiako Gazte Mugimenduak urtebete bete du

Erabiltzailearen aurpegia Iparra Zumaia 2018-06-13 11:46   Politika

Iparrak bere lehen urteurrena ospatuko du datorren larunbatean, ekainaren 23an, Torreberri Gaztetxean egun osorako antolatu dituen hitzaldi eta jardunaldi sortarekin. Datorren egunotan emango dute egitarau zehatzaren berri.

Iparrak dei egiten dio Zumaiako langileriari Maiatzak 1ean kaleak har ditzan

Erabiltzailearen aurpegia Iparra Zumaia 2018-05-01 08:32   Politika

Iparrak  dei egiten dio Zumaiako langileriari Maiatzak 1ean kaleak har ditzan

Iparrak bihar, Maitzak 1, Zumaiako hainbat eragilek eta langile sektorek deituta arratsaldeko 19:00etan Martxoak 8 plazatik aterako den manifestazioarekin bat egiten du.

'Langile klasea egun: analisi bat' hitzaldia ostiralean gaztetxian, Iparrak antolatuta

Erabiltzailearen aurpegia Iparra Zumaia 2018-04-23 09:57   Politika

'Langile klasea egun: analisi bat' hitzaldia ostiralean gaztetxian, Iparrak antolatuta

Hitzaldia arratsaldeko 19:00etan izango da Zumaiako Torreberri Gaztetxian eta Iraitz Arizkorretak egungo langile klasearen nolakotasun eta baldintzen inguruan arituko da.

Urriko Iraultzaren 100. urteurrena dela eta hitzaldi zikloa Urola Kostan

Erabiltzailearen aurpegia Iparra Zumaia 2017-10-23 11:33   Gizartea

Urriko Iraultzaren 100. urteurrena dela eta hitzaldi zikloa Urola Kostan

Iparrak, Urola Kostako beste gazte eragileekin elkarlanean, Urriko Iraultza igaro zenetik ehun urte betetzen direla oroitzeko eta orduan gertatutakoa aztertzeko, zein etorkizuna argitzeko hitzaldi sorta bat antolatu dugu Urola Kostako herri ezberdinetan. Zumaian, azaroak 10, ostirala, arratsaldeko seietan bilduko gara Torreberri Gaztetxeko bigarren solairuan "Langile boterearen eraikuntza Euskal Herrian egungo erronkak" hitzaldian. 

Asier Blas: “Errefuxiatuak esku-hartze inperialistek sortutako gerren ondorio zuzena dira”

Erabiltzailearen aurpegia Iparra Zumaia 2017-08-01 13:57   Politika

Asier Blas: “Errefuxiatuak esku-hartze inperialistek sortutako gerren ondorio zuzena dira”

Iparra gazte mugimenduak antolaturik, ostiralean Asier Blas politologo eta EHUko Politika eta Administrazio Zientzien saileko irakasleak errefuxiatuen krisiaz hitzaldia eman zuen Zumaiako Torreberri Gaztetxian. Berrogei pertsona inguru gerturatu ziren bertara eta errefuxiatuen krisiaz gain, gerrak, geopolitika eta eskuin muturraren gorakada ere izan zituzten mintzagai, besteak beste.

Errefuxiatuen krisia hizpide Asier Blasen eskutik

Errefuxiatuen krisia hizpide Asier Blasen eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Iparra Zumaia 2017-07-24 14:20 Ostiral honetan aktualitateko gai dramatiko bezain korapilatsu baten inguruan ikasteko eta eztabaidatzeko aukera izango dugu. Iparrak, "Errefuxiatuen krisia eta eskuin muturraren gorakada" hitzaldia antolatu du ostiral honetarako 19:00etan Zumaiako Torreberri Gaztetxian. Hizlaria Asier Blas, EHUko zientzia politikoetako irakasle eta politologoa, izango da. Berarekin batera, errefuxiatuen etorrerak Europan duen eragina, honek eskuin muturraren gorakadan izan duen eragin zuzena, herritarren migratzaileekiko jarrera eta ezkerrak fenomeno honi emandako erantzuna izango ditugu aztergai, besteak beste. Blas ohiko tertulia kidea da etb kateko hainbat saiotan eta Argia bezalako hedabideentzat ere idazten du. Gai jakin honen inguruan hitzaldi ugari eman ditu, geopolitikan aditu den heinean. Beraz, uste dugu aukera paregabea dela denon ahotan dagoen gai baten inguruan eztabaidatu eta sakondu ahal izateko. Beti bezala, gaian interesa duen edonor dago hitzaldira gonbidatuta.