Errefuxiatuen krisia hizpide Asier Blasen eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Iparra Zumaia 2017ko uzt. 24a, 14:20
Ostiral honetan aktualitateko gai dramatiko bezain korapilatsu baten inguruan ikasteko eta eztabaidatzeko aukera izango dugu. Iparrak, "Errefuxiatuen krisia eta eskuin muturraren gorakada" hitzaldia antolatu du ostiral honetarako 19:00etan Zumaiako Torreberri Gaztetxian. Hizlaria Asier Blas, EHUko zientzia politikoetako irakasle eta politologoa, izango da. Berarekin batera, errefuxiatuen etorrerak Europan duen eragina, honek eskuin muturraren gorakadan izan duen eragin zuzena, herritarren migratzaileekiko jarrera eta ezkerrak fenomeno honi emandako erantzuna izango ditugu aztergai, besteak beste. Blas ohiko tertulia kidea da etb kateko hainbat saiotan eta Argia bezalako hedabideentzat ere idazten du. Gai jakin honen inguruan hitzaldi ugari eman ditu, geopolitikan aditu den heinean. Beraz, uste dugu aukera paregabea dela denon ahotan dagoen gai baten inguruan eztabaidatu eta sakondu ahal izateko. Beti bezala, gaian interesa duen edonor dago hitzaldira gonbidatuta.