Gaztea maketa lehiaketako finalerako hautatu dute Bikabi taldea

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2023ko urr. 23a, 15:00
Lau lagunek osatzen dute Bikabi rock taldea.

Gaztea irrati kateak iragarri ditu aurtengo maketa lehiaketako finalistak. Hogei talde eta bakarlari pasatu dira azken fasera eta horien artean da Bikabi Zumaiako rock laukotea.

1991. urtean ekin zion Gazteak maketa lehiaketa antolatzeari. Aurtengoa 33. edizioa izango da, eta dagoeneko jakinera eman du zer talde edo bakarlari diren finalistak. Hogei finalisten artean Zumaiako talde bat dago, Bikabi laukotea, alegia.

Manu Aizpurua, Alberto Hidalgo, Unai Linazasoro eta Iñigo Gonzalezek osatzen dute 2022. urtean sortutako taldea. Orain hilabete gutxi aurkeztu zuten beraien lehen diskoa, sei abesti jasotzen dituen Besteen ekaitza izeneko Ep-a.

Hemen dago lehiaketan bozkatzeko aukera.