Zumaiako hitz bereziak: KOMIKA

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2023ko eka. 16a, 15:15
Zakurren bizitzaz komika egin zuen Txarlotek 1918an. (Irudia: PICRYL.COM)

Aspaldiko hitz bat ekarri dugu aste honetan, zinema mutua zen garaikoa. Proposamenak edo oharrak egiteko idatzi euskaratxanpan@zumaia.eus helbidera (Xabier).

Hitz berezia eta aspaldikoa da “komika”, zinema mutua zen garaian, duela 100 bat urte, egiten ziren film komikoei halaxe esaten zitzaielako; Zumaian, behintzat. Orotariko Euskal Hiztegian ere jasota dago hitz hori, eta Jose Basterretxea Oskillaso idazlearen Kurloiak liburuko bi adibide hauek ematen dituzte:

  • Berandu heldu ziran komikea ikusteko, baña pelikula nagusia hasi gabe.
  • Komikekin leher egiten genuan farraz.

Zumaian, berriz, Belen Golmaioren ekimenez 1990ean egindako mahai inguru batean topatu ditugu adibide hauek:

  • IRENE AZKUE: …pelikula danak earki ikuste gitxinenan, baita jaiero jute hitxunan beste bi andre hiru ume txikidxak zezkenak, ta han aparte hitxunan hadxek’e. Orduan zine mutua nunan eta bakin bandiduak eta… Nodoik etziunan ordun, nodo geruo nunan askoze. Lenengo komikak.
  • ITZIAR TREKU: A bai, Txarlot eta…
  • ERRAMUN MANTEROLA: Tomasin da, hoidxek.
  • IRENE AZKUE: Lenengo komikak, eta gero ziranak zirala.