Zumaiako hitz bereziak: ESTAKA

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2021ko abe. 10a, 10:03
Estaketan lotutako txanala, Bedua inguruan. (Argazkia: Javier Carballo)

Angulak harrapatzeko garaian gauden honetan, ontzi txikiak lotzeko asko erabili izan den hitz bat ekarri dugu, Xabinek esandakoa. Proposamenak eta oharrak egiteko, idatzi lasai euskaratxanpan@zumaia.eus helbidera (Xabier).

Txanalak, batelak edo antzeko txalupak ibaiertzean lotzeko zutoinari deitzen diogu Zumaian “estaka”. Garai batean egurrezkoak izaten ziren, eta gaur egun tuboak erabiltzen dira gehienbat estakatarako. Orio-Aginaga alde horretan ere erabiltzen da hitz hau, Felix Aizpuruak egindako bideo honetan 7. minututik aurrera ikus daitekeenez. Aginagan hiztegi berezi bat ere landu zuten errioko jarduerei buruzkoa, eta horrela definitzen dute estaka:

Taketa: baldua baño miaua, eta txapal antzeko egurrak. Gauza askotako ibiltze’a estaka urian: muntuan sartzeko; ala lotzeko; lurra urak ez eamateko; illar-xarba jorna ekarri bie’zunian alakin, aldamenetan ez eroitzeko balantza inda; aluneko pasaizua jartze’zunian, an buruz ez erriyoa eroitzeko jartze zaixka lurretan beera sartuta estakak, puntapaxakin lotuta…

Baleike aldizkariaren  26. zenbakian topatu dugu adibide bat, :  

 Narrondo ibaiaren horma sendotzeko lanak aspaldi amaitu ziren, baina honen inguruan sortutako istiluek hor diraute. Izan ere, obrak hasi aurretik motorak lotzeko zeuden estakak ez dira berriz ere jarri eta motorazaleak haserre daude. Proiektua lantzerakoan, eta gerora ere bai, Udalak harreman bat izan du Arbustain motora elkartearekin, leku horretan jarriko zuen estaka edo pantalanei buruz hitz egiteko.