Zumaiako hitz bereziak: SOMINDU

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2021ko urt. 8a, 09:16
Egun hauetan ez da harritzekoa eskuak somintzea. (elblogdelasalud.info)

Urtea hasteko, eta egun hauetako tenperaturak ikusita, Brigidak esandako aditz bat ekarri dugu aste honetan. Proposamenak edo oharrak egiteko, idatzi lasai euskaratxanpan@zumaia.eus helbidera (Xabier).

Hotzaren eraginez eskuak edo hankak gogortu eta mintzeari esaten diogu Zumaian “somindu”. OEH hiztegiaren arabera, beste toki batzuetan “sumindu” eta “surmindu” ere erabiltzen dira, eta esanahi bera du “hozmindu” aditzak ere (gaztelaniaz “entumecer” esaten zaio).

Hemen ahotsak.eus guneko adibide bat, Donostian jasotakoa:  

Baiño gauz bat ona bai, jan gabe behin ere ez ohiyea, beti afalduta. O talo ta esnia, o batxuri zopa o, beti janda, baiño neguan hotzak… hotza… hanka guztik suminduta, baiño miñakin hotzangatikan eh, ezin gozatuikan, eta hurrungo goizian jaiki ta berriz’e hankutsik!