Zumaiako hitz bereziak: AMOTZ

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2020ko ira. 25a, 13:02

Amoztutako aizkorarekin zaila da enborrak ebakitzea. (Argazkia: Domibrez)

Lanabesak nola dauzkagun azaltzeko orduan, beharbada ondo etorriko zaigu aste honetako hitza. Proposamenak edo oharrak egiteko, idatzi lasai euskaratxanpan@zumaia.eus helbidera (Xabier).

Zorroztasuna galdu duen lanabesari “amotza” edo “amoztuta” dagoela esaten diogu Zumaian. Beste toki batzuetan “amutz” edo “amots” ere esaten dute, eta oro har formarik zabalduena “kamuts” da.

Zarauzko Antigoaleko hiztegian azalpen polita eman zuen Txiliku idazleak. 1878ko balearen kontuekin lotuta, ezaguna da getariarrek zarauztarrei burla egiteko abesten dieten kantutxoa:

Zarauztarrak txoroak,

balea hiltzera,

arpoia amots-amotsa

harria jotzera.

 Batzuek arpoia motza-motza esaten dute, baina badirudi amots-amotsa dela zuzenagoa.