Zumaiako hitz bereziak: DIAR

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2020ko mai. 22a, 09:30
Diarra ozenago egiteko laguntzak ere badaude. (Argazkia: Antigoaleko hiztegia)

Urrutitik ere entzuteko modukoa da aste honetako hitza. Proposamenak edo oharrak egiteko, idatzi lasai euskaratxanpan@zumaia.eus helbidera (Xabier).

Norbaiti ozenki deitzeko egindako oihuari deitzen diogu Zumaian “diarra”. Euskara batuan “deiadar” esaten da, eta antzeko formak erabiltzen dira han-hemenka: deadar, dedar, deedar, gedar, dear, diadar, didar, deagar, diagar, deidar, leihader…

Orain ez da hainbeste entzuten, baina asko erabiltzen zen Zumaian garai batean. Horren adibide dira Abelin Linazisorok Baleike aldizkiko “Gure Zumai zarra” atalean egindako elkarrizketetako aipamen hauek denak:

Gora Euskadi askatuta!, diarra egin zulako Getaixan. 

TRINI BIDASORO (2004ko urrian)

 

Gero, guardixan zeben moruak diarra eiten zigutean: ¡Rojos! ¡Rojos! ¡Os vamos ha cortar el cuello! 

JOXE ELOSUA “PORTE” (2005eko irailean)

 

Hura huan gozua hizketan! Euzkotarrak!, diarra eiten zian. Ño! Jatorra huan.

JOXE MANUEL MANTEROLA (2005eko maiatzean)

 

Ihesika nijoala noizean behin atzera beitzen nian, kapitaina zaharra huan eta neka-neka einda gelditu ein huan: ¡Canónigo! Mañana te prezenta a mí!, diarra ein zian. Ez zian kastigurik eman. Zapatak konpondu eta bale.

JONTXU ALTZIBAR (2006ko urtarrilean)

 

Ba, rekete hau frentera jun baino leheno pasatu da kaletik eta aplikatu da gure ama leixoan eta… zer marruak egin zizkon reketeari! Diarra ein zixon, e?

IXABEL GRAZIA (2005eko otsailean)

 

Eskolastika Prantzik abixatzen zian noiz zan arrazionamentu eguna, periodikua saltzearekin batera: "Hoy hay racionamiento!", diarra egiten zian.

BIXENTE ESTEIBAR (2004ko ekainean)

 

Baserrian berandu arte eiten dek lan. Ni mutil koxkorretan ganauakin eta txakurrakin jun eta pinu ipurdian lo hartzen nian askotan eta etxetik diarra eiten zien: Jexuuux!

JEXUX IRURETAGOIENA “BAXAKARTE” (2006ko azaroa)

 

Margaritak etortzen hittuan, loriak ebaki, erramilletea ein eta aittattai diarra eiten ziuen: Joxe Manuel! Hau dana guria da!

KONTXITA URANGA (2009ko otsailean)

 

Ni behin aspertu nitxan eta esan nixon: Rafaela, ez baldin bazea hamendikan juten . Viva la republica!  diarra eingo det.

ALIZIA PEREZ (2008ko ekainean)

 

Forondako goxan, han, muiñua ziok, arbola asko ziuan, ta arbol haxeta ixo, ta batetik bestea agarretatik pasatzen gitxuan Tarzan bezela, diarka.

        
ABELIN LINAZISORO (2009ko maiatzean, Imanol Azkuek elkarrizketatuta)