Zumaiako hitz bereziak: Tronpa

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2020ko urt. 31a, 08:22
Zubiaundiaren ondoan zegoen Ameskilleneko tronpa. Argazkia: Jose MÂȘ Olaizola, Zumaiako Fototeka

Aurreko asteetako hitzekin lotuta, hirugarren bat ekarri dugu oraingoan. Proposamenak edo oharrak egin nahi badizkiguzue, idatzi lasai euskaratxanpan@zumaia.eus helbidera (Xabier).

Ibaiertzeko erribera edo soroetarako ura erregulatzeko atea da ‘tronpa’ Zumaian, hau da konporta edo ur-atea; beste toki batzuetan ‘txinbo’ ere deitu izan diote. Bidasoaldean ere erabiltzen da ‘tronpa’, eta burdinolen munduan ere ezaguna zen hitz hori, haizea bideratzeko gailu batzuei deitzeko.

Bedua inguruan bada Tronpa izeneko leku bat. Zubiaren inguruan, eta seguruena hango ur-ateagatik hartuko zuen izena. Ibaian goraxeago “Eskazabalgo tronpa” ere bazen garai batean, baserria egon zen inguruan, eta herrigunetik hurbilago “Ameskilleneko tronpa”, Zubiaundiaren ondoan; Goikotorreko familia bati deitzen zioten Ameskillenekoak. Artxibategiko aipamen batzuen arabera, Otto Holkenean konpontzen zituzten erriberetako ur-ate edo konportak.

Hara hemen lekukotza bat,> Akelino Elosuak Zumaiako Ahotsak egitasmoan egindakoa, erriberak urez gainezka ezagutu zituenekoa kontatzen: “Bakoitzak azekia zeukan, 10 bat metroko terrenuak ziran (...). Askotan inundatu ere ein izan zan hori; hor bazan beteketan indako zea bat, luakixak, ta urak gainetikan pasauta (...) denbora asko bihar izaten zuen hustutzen, tronpak-eta iriki ta, hori zaitzen ibiltzen ziran gure aitta ta, beherakuan iriki ta gorakuan itxi ta...".