Zumaiako hitz bereziak: Kaskaa

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2019ko eka. 14a, 07:46

(Argazkia: Javier Morales, Flickr, CC)

Imanolek proposatuko hitz bat ekarri dugu aste honetan. Zuek ere hitzak esan edo oharrak egin nahi badituzue, idatzi lasai euskaratxanpan@zumaia.eus helbidera (Xabier).

Hortzekin egindako heldualdiari edo markari deitzen zaio ‘kaskaa’ Zumaian; ikusi izan dugu ‘kazkaa’ ere. Hiztegietan antzeko hitz batzuk badaude: ‘kaska’ eta ‘koskada’, esaterako.

Abelin Linazisorok 2005ean Baleiken Ixabel Graziari egindako elkarrizketako adibidea da hau: “Ene! Kanteako sagastixak jakingo balu hitz egiten! Zenbat sagar harrapatu gendun! Bueno, harrapatu ez. Ez harrapatu eta ez ezer. Sagarrari kaska ein eta blast bota. Tuntunak gu”.