Zumaiako hitz bereziak: Amaun

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2019ko mai. 24a, 08:24
Irudia: Wikipedia

Kristinak esandako hitza ekarri dugu aste honetan, gertatu berri zaiolako aurrekoak ez jakitea zer den. Zuek ere zerbait proposatu edo oharrak egin nahi badituzue, idatzi lasai euskaratxanpan@zumaia.eus helbidera (Xabier).

Armiarmak egindako sareari deitzen diogu Zumaian ‘amauna’. Zestoarren erretolika liburuaren arabera, sare batzuk bakarrik dira ‘amaunak’, armiarma sareak baino bitarte itxiagoak dituztenak. Azkoitian ‘amalaune’ deitzen diote eta Zarautzen ‘amauma’.

Erarik ezagunena ‘amaraun’ da, baina antzeko beste izen asko daude Euskal Herrian: amarau, amaru, amelaun, amama, amara, amain, amalma, abaraun, aramau...