Zumaiako hitz bereziak: Estrata

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2019ko mar. 1a, 15:53
Inauterizaleak Sorazuneko estratan (Zumaiako Fototeka)

Zumaiarren mezuak jasotzen ari gara, eta Luis Marik joan den astean esandakoa ekarri dugu oraingoan. Zuek ere hitzak proposatu edo oharrak egin nahi badituzue, idatzi lasai euskaratxanpan@zumaia.eus helbidera(Xabier).

Zumaian kaleko aldapa batzuei deitu izan zaie ‘estrata’, esate baterako Angeles Sorazu kalekoari. Hala ikasi zutela kontatu digu, behintzat, Luis Mari Alberdik. Oikiako mapa egin zuen Arantxa Ugartek 1997an, eta han ere ageri dira Estrata (elizatik Jesuskoa aldera doan aldapa) eta Estrata azpia (Iparragirrerako bidearen azpiakoaldea), kale berria izendatzeko erabili zena. Udal artxiboan ere izen berezi bat ere topatu dugu, 1778ko akta batean: para que averigüe a quien corresponde el terreno que han Rozado en el sitio llamado Estrata Illuna por cuanto hay presuncion de que es perteneciente a dicho Hospital de Debajo de que es Patrona unica esta villa".

Orotariko Euskal Hiztegian beste era batzuetara ere agertzen da: estarta, estratza,  estrada, estraka, estreka, esterrata eta estata. Esanahiari dagokionez, toki batzuetan ‘bidea’ da gehiago, estua, gutxi erabilia, sasi eta hormen artekoa, eta beste batzuetan ‘kalea’ da gehienbat, etxeen arteko bidexka.