Zumaiako hitz bereziak: Taosa

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2019ko urt. 18a, 09:29

(Argazkia: Baleike)

Herrian erabiltzen diren hitz berezi batzuen berri eman nahi dizuegu, astero. Horretarako aukera dagoenean, ahotsak.eus guneko eta Baleike aldizkariko adibideak ematen ere saiatuko gara. Hitzak proposatzeko edo oharrak egiteko, idatzi lasai euskaratxanpan@zumaia.eus helbidera (Xabier).

Itsasotik sartutako laino itxia da ‘taosa’, behe-lainoa. Resurrección Maria Azkueren hiztegian ‘tabosa’ ageri da, eta Zumaian jasoa dela zehazten du. Herrian gauza askok hartu dute izen berezi hori: diskoteka batek hala izena zuen, han ibiltzen zen kuadrilla batek (eta plaierotako taldeak), surfeko denda batek ere bai, orain taberna batek, irrati librerako proiektuak, igeriketa taldeak…

Hemen Xanti eta Anjel Osaren bideo bat, taosarekin itsasontzietan nola moldatzen ziren azaltzen duena.