(BIDEOA) Jose Manuel Agirre “Endañeta”: Harriak, harrobiak eta harginak

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2018ko abe. 14a, 09:03

Itziarko Endañeta baserrian jaio eta bertan bizi izan zen ezkondu arte. Gipuzkoako harri-jasotzailerik onenetarikoa izan zen bere garaian. Harri motez eta harrobiez azalpenak ematen ditu bideoan.

Kare-haitza zuria da eta harri handietarako bolumen handia hartzen du; Lasturko harrobikoa erabiltzen zuten.  Harri beltza astunagoa da, 200 kilotik gorako harrietarako egokiagoa; harri hori Zumarragako harrobi batetik ateratzen zuten. Garai batean hargin ugari zegoen, eta bera Laranga mutrikuarrarekin ibiltzen zen.  Lehen, eskuz ateratzen zuten harria.

ZUMAIAKO AHOTSAK: Jose Manuel Agirre “Endañeta”(1943)

Elkarrizketatzailea: Maddi Gallastegi

Data: 2012ko abenduaren 6a.

Jose Manuelen bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.