(BIDEOA) Abelin Linazisoro: Batelak, txanelak, tiñak eta trainerillak

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2018ko ira. 7a, 10:19

Abelinek bideoan kontatzen du traineruarekin Kontxarako bakarrik prestatzen zirela garai batean. Beste ontzi batzukin ere erabiltzen ziren Zumaian estropadak egiteko: batelak, txanelak, tiñak... Tiñan lagun bakarrarekin egiten zen.

Txanelean binaka egiten omen zen. Trainerillen estropadak moilatik Zubiaundira jokatzen ziren.

ZUMAIAKO AHOTSAK: Abelin Linazisoro Azkue (1942)

Elkarrizketatzaileak: Asier Sarasua Aranberri eta Belen Maiz

Data: 2007ko apirilaren 26a.

Transkripzioa: Miren Zabaleta

Abelinen bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.

-Hemen, hemen bertan izate hituan zeak... arrauanian, batelenak.
- Batelak.
- Bai, lau lagun eta... lau lagun eta zea, patroia. Eta tiñena re bai. Tiña ta txanela’re bai. Txanelak dituk e... txalupak hemen, erditikan zea... bukaera zeauta daukenak, ebakita daukatenak. Hoiek dittuk txanelak. Txanelen regaltk. Tiñena re bai... Tiña, tiña den... barrikak... ezakiñat zertako erabiltzen zian... Barrika haundiyak, fabriketan ibiltzen zianak e... eozertako o sardin zaharrentzako, e naun akordatzen! o tintatzeko gauzak o... tiña esaten, deitze zan. Ba, hoitan sartu, arrauna bakarrakin... ta klaro, arrauna bakarrakin oso zaila dek eamatia kupel borobil bat aurreaka. Eta batzuk bahituan juten zianak taka-taka taka-taka aurreaka. Eta beste batzuk, ba, buelta, izin eraman aurreaka.
- Eta bakarra. Lagun bakarra.
- Lagun bakarra. Tiñan, lagun bakarra.
- Baina hori ze izaten zan, zuen arteko...
- Ba, herri arteko...
- Gaztien...
- Gu baino zaharro, gu baino zaharro. Gu ez. Guk ez giñian ikasi hori.
- Eta txaneletan? E...
- Igual-igual. Zean bezela, arraunian...
- Eta hori ere bakarrik ero biñaka ero...
- Biñaka, uste diat, bai. Eta bestela, lau, lau arraunlai eta patroia.
- Bateletan?
- Bateletan. Eta hor egote hituan... Eta gero baita re... honea trainerillak e bai... izate hitunan hemen zeak, e... estropak Zumaian. Eta ite ziñenan mollatik erten zubi haundiyan buelta in, eta etzakiat bi buelta o zenbat izate zian. Lehen, molla honeauntzo zionan. Oin molla harauntzo eaman zion, baina honantzo. Eta zubi haundiyan, oin nola dao zubia paseoako pintauta gorriz? Ez, ez karretera dana baizik honeauntzo daon zubiya? Donostia ertentzeko bidian... Hor zeok zubi bat karretara dana, eta honeauntzo pixkat, zeok zubi bat gorriz pintauta. Karretara hori huan lehen. Orduan, hor ziaboga hor ite huan, eta, gero, molla alde hontan beste bat. Bi buelta ustet izaten ziala. Hiru ziaboga edo.
- Eta orduan...
- Eta orduan, orixotarrak, zauztarrak, hondarrabitarrak, sanjuandarrak... Danetikan etortze hituan, bai.
- Batzuetan hona, eta, gero, hamenguak beste batzuetan...
- Gero hemenguak hara, bai. Hoiek trainerillak e, trainerillak hori.
- Eta traineretan ez, orduan? Ez zan izaten...
- Ez, triñauetan Kontxa bakarrik.
- Kontxa bakarrik.
- Bai, bai. Orduan, etziuan besteikan.