(BIDEOA) Brigida Ibarbia: Jaietan gonbidatuak; paella, oilaskoa eta entsalada bazkaltzeko

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2018ko abu. 31a, 10:24

Oikiako Pikaondobekoa baserrian jaioa da Brigida. Sanbartolometan gonbidatuak etortzen zitzaizkien Oikiara, beste herri batzuetako senitartekoak eta. Etxean hazitako oilaskoak jan eta oiloarekin salda egiten zuten.

Etxean tomate nahikoa izaten zuten entsaladarako, eta paellari ere jenero ugari botatzen zioten.

ZUMAIAKO AHOTSAK: Brigida Ibarbia Ugarte (1935)
Elkarrizketatzailea: Asier Sarasua Aranberri
Data: 2007ko maiatzaren 29a.

Brigidaren bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.