(BIDEOA) Klaudio Etxabe “Pikote”: Eskolara eta jeneroa saltzera Zumaiara

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2018ko mai. 4a, 08:30

Pikote baserrikoa zen Klaudio Etxabe. Eskolara Zumaiara joaten ziren inguruetako umeak eta baita Elorriaga auzokoak ere. Zumaia eta Itziar, biak urruti geratzen zitzaizkien. Baserriko jeneroak saltzera ere Zumaiara jaisten ziren.

ZUMAIAKO AHOTSAK: Klaudio Etxabe  Udabe “Pikote” (1926-2011)

Elkarrizketatzaileak: Asier Sarasua Aranberri

Data: 2007ko maiatzaren 31.

Transkripzioa: Miren Zabaleta

Klaudioren bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.

- Eta hamen zuek gaztiak, umiak ziñatenian eta, eskola nun zeon?
- Eskola Zumaira jun bihar!
- Zumaira jun behar?
- Zumaira oiñez. Oiñez jun ta oiñez etorri in bihar…
- Hamendikan, e?
- Bireik ez zeon ta, oiñez!
- Biderik ez?
- Ez. Holako zea, justu-justu laguna pasatzeko.
- Eta bertakuak, Saskarate ta hamen, Agerre, ta…
- Hoidxek, hoidxek’e danak.
- Danak alkarrekin.
- Bai.
- Ume asko izango zan orduan?
- Bai, zeatik Elorridxatikan’e eskola ta Zumaira umiak.
- Elorrixatik, e?
- Bai. Bestela Itziarrea o jun behar. Ta badakik, bat urruti, bestia urruti… danak urruti!
- Bai.
- Ordun, […], bireikan ez ta kotxeikan ta’re ez.
- Bai, bai, bai.
- Oain dana kanbidxauta ziok. Oain danak kotxia behar!
- Eta hemen auzoko guztiak, orduan, Zumaira.
- Bai.
- Bai. Eta jenerua ta saltzea, azokara ta? Zumaira’re bai.
- Zumaira. Astuakiñ eaman behar! Patata ta… zer zian!
- Eta zer ziran? Ze izaten zan, patata ta…? Baratzekuak eta izaten zian, tomatia ta?
- Bai, bai, baratzakuak. Bai. Tomate ta, tipula ta, porro ta… dana holakua! Bai.