(BIDEOA) Irene Yeregi: Errepublika garaiko bizipenak

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2018ko api. 13a, 09:04

Ama oikiarra zuen Irenek, eta aita usurbildarra, Jesus Yeregi, abertzalea eta gerra aurrean Zumaiako Batzokian lan asko egindakoa. Errepublika garaiko kontuak azaltzen ditu bideoan. 

Zazpi urte zituela amak nazionalisten lazoa (ikurrinaren kolorekoa) jarri zien berari eta ahizpari. Errepublikazaleen egoitzaren parean neskak banderekin kalejiran nola ateratzen ziren begira egon ziren. Errepublikanoak eta karlistak ere bazeuden, baina gehienak nazionalistak ziren orduan Zumaian.

ZUMAIAKO AHOTSAK: Irene Yeregi Salegi (1924-2016)

Elkarrizketatzailea: Asier Sarasua Aranberri  

Data: 2008ko urtarrilaren 30a.

Ireneren bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.