(BIDEOA) Bixente Esteibar: Zumaian egindako barkuetan lanean beti

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2018ko urt. 12a, 11:05

Zumaiarra, "Kale berrixan" jaioa (gaur Mari kalea). Gurasoak ere zumaiarrak zituen: aita "Ixkiñatarra" eta ama "Patxi Barranderonekoa". 12 urte besterik ez zituela hasi zen arotz-lanetan aitarekin. Barku handietan aritzen zen, baita 96 metroko barkuetan ere. 

Berak beti Zumaian lan egin izan du, barkuetan bertan egindakoetan. Barku asko egiten zen Zumaian, ontziola asko zeuden, eta beraiek barruko lanak egiten zituzten. 

ZUMAIAKO AHOTSAK: Bixente Esteibar Azkue “Ixkiña”(1933)

Elkarrizketatzailea: Asier Sarasua Aranberri

Data: 2007ko abuztuaren 23a.

Transkripzioa: Miren Zabaleta

Bixenteren bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.

 

- Eta barkuetan ze lan izaten zan? Barko handietan eta?
- Barko haunditan? Ba, zenbat kamarote… zenbat? […].
- Ohiak eta?
- Dana. Estreina forratzia. Forratzia lan haundi izaten huan. Hori dana orduan garai batian iten ginian dana zeakin, formikakin, dana, garai batian. Ta lana, bildurgarri izaten huan.
- Bai. Esan dezu larogeita hamar bat metrotik gorako barkuak ziala, ez, batzuk?
- Larogei ta hamasei. Ta, Sota ta, zeakuak, Sota ta bestiak hitxuan, zea, Uralar.
- Bilboko…
- Bai, danak Bilbokuak hitxuan hoidxek. Ta geo azkenian in gitxian barkuak hitxuan, berriz, zearako, zea izaten dia ba, esto… petrolidxua ateatzen ta ibiltzen hitxuan Mar del Norten ta… Ta haidxentzako konbustiblia eraman, ta, salbamentoako ta tipo hortako barkuak. Hoidxek ya barko zeak hitxuan ya, barku modernuak. Ya ordurako ya dana aldauta zeuan.
- Eta zuen lana, behintzat hasieran nun izaten zan? Zumaian bertan?
- Beti Zumaidxan.
- Beti.
- Askotan deitu zien, bat Oridxoa o bestea o kristoa, hara. Sekula ez gaitxuk moitu Zumaitikan.
- Eta larogeita hamar metroko barkuak bertara ekartzen zian?
- Ez, bertan iten, bertan iten hitxuan.
- A!
- Zumaian indako barkuak.
- Orduan Bilbon indakuak.
- Ez, ez, ez, Zumaian indakuak.
- Bilboko konpaiñiak baiña Zumaian indakuak.
- Nik Zumaian indako barkuak bakarrik in dixkiat. Baiña asko, ordia! Igual Uralar beak’e, ze, hogeita gehidxo barko in zitian.
- Zeintzuk zian hemen astillero holan, e, inportantienak?
- Orduan hitxuan hemen, oseake astillero inportantienak hitxuan  orduan, hoidxek hitxuan Galarraga ta.
- Izenak esango dizkiazu?
- Hitxuan Proes Galarraga, ta zea, Santidxo, hitxuan sozidxuak. Geo hitxuan bestiak Zacariasenekuak. Hoiek hitxuan Arrizabalaga ta geo bestia, nola zuan sozidxua? Ta geo hitxuan bestiak Egaña… Egaña-Aperribai. Andrian, andrian aitta ta. Hoidxek. Andrian aitta ta zea hitxuan, barkua itten zitien, egurrezko barkuak.
- Eta hurak zian inportantienak Zumaian?
- Bai. Hoidxek ya iten zien barkuak.
- Barkuak.
- Geo guk iten ginien barkuak, barruko lanak.
- Eta…
- Ta geo Balenciaga noski, Balenciaga izan dek beti… Ta lehen-lehendikan bahitxuan berriz, ba, hoidxek zea, barku txikidxak ta iten hitxuan, Unanuek eta… askoek, askoek. Tximinek eta, askoek.