Joxeba Garate: Errege egunean opariak

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2018ko urt. 5a, 10:36

Zumaiako Kale Nagusian jaio zen Joxeba, gerra hasi baino egun batzuk lehenago. Eskola nazionaletan ikasi zuen. Ama arrain saltzailea zuen; umetan hari laguntzen zion, eta gerora arrantza asko egindakoa da. Anaia Bixenterekin batera Gabonetako kontuak azaltzen ditu bideoan. Olentzerorik ez zegoen haien garaian, baina erregetan opariren bat jasotzen zuten, arroparen bat edo jolasen bat. Orduko jolas batzuk dira puzzleak eta kinak (bingo antzekoak).

ZUMAIAKO AHOTSAK: Joxeba Garate Elosua(1936-2016)

Elkarrizketatzailea: Asier Sarasua Aranberri

Transkripzioa: Miren Zabaleta

Data: 2008ko urtarrilaren 23a

Joxebaren bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.

 

- Lehen izaten zian, erregaluak eta izaten zian erregetan?

- Bai! Bai, en jeneal, bai. Nik ezautu diat. Askotan erropa izaten zala, hori’re egiya dek! Entenitzen dek? Askotan…
- Abarketak, o…
- Abarketak, o…
- (Bixente Garate) Zea baiño gehio bai, Olentzero baiño gehio. Nik behintzat ezautu detena, erregiak eta.
- Eske Olentzero nik ez diat ezautu! Olentzeroik eta ez diat ezautu.
- […] olentzeroik eta, gabon egunian eta…
- Bai.
- (Bixente) Ez, ez, ez. Uain hasi gurian zea, hori leheno ez huan.
- Ez. Hoixe da o erropa o zea baldin bazan, ba, horixe, kina o zea, beste kubo hoixek’e, nola dia? Ahaztu zikak… Lau o bost, hua’re bazibian ba!
- (Bixente) "Juegos Reunidos" hitxuan leheno.
- Bai.
- Partxis estiloko…
- Bai, partsixa’re bai, baiña ez, beste zea kuadrau batzuk eta haiek osatu bihar. Lau aurpegi en jeneal eukitzen zien.
- Puzzle…
- Puzzle moukua, bai.
- Puzzle moukua.
- En jeneal lau aurpegi eukitzen zien ta hura osatu.
- Bai, bai.
- Kuadro batzuk hitxuan, ta…
- Bai, bai, bai. Puzzlia alde…
- Bai, lau alde diferente, ba, bai. En jeneal, erregietan ta holakuak jartze ziaten. Ta geo karamelon batzuk o…