(BIDEOA) Klara Urbieta: garai bateko dendak eta tabernak

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2017ko aza. 17a, 10:03

Zumaian jaio zen Klara 1924an, eta mojetan ibili zen ikasten. 14 urte zituela, 'Provost' arrain-lantegian hasi zen lanean. Horrez gain, jostun lanetan ere aritu zen. Garai batean mugimendu handia zegoen alde zaharrean, eta dendak nolakoak ziren azaltzen du bideoan: harategiak, mertzeriak... 

Orduan ere Erribera kalean zeuden taberna gehienak, eta kanturako joera handia zegoen. Hala ere, emakumeek ez zuten tabernetara sartzeko ohiturarik. 

ZUMAIAKO AHOTSAK: Klara Urbieta Albizu (1924)

Elkarrizketatzailea: Aitziber Otegi  

Data: 2009ko ekainaren 15a.

Klararen bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.