(BIDEOA) Ana Aristondo, Narrondoko errotari buruz

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2017ko urr. 27a, 10:33

Ana Aristondo Uraintziar baserrian jaio zen, Mardari auzoan, eta txikitatik izan du lotura zuzena Narrondorekin; Bitarte baserriko Joxe Etxaberekin (1926-2009) ezkondu zen. Narrondon jaiotakoa da koinata, Miren Azpeitia (1930), "Azkueneko" etxeetan. Anak kontatzen du umetan askotan etortzen zela Itziartik Narrondoko errotara, garia eta artoa ehotzera; fama ona zuen eta errotaria oso gizon jatorra omen zen.

ZUMAIAKO AHOTSAK: Ana Aristondo Aizpurua (1928)

Elkarrizketatzailea: Asier Sarasua Aranberri

Data: 2008ko maiatzaren 7a.

Anaren bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.