(BIDEOA) Brigida Ibarbia: garai bateko sanbartolomeak

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2017ko abu. 25a, 12:08

Oikiako Pikaondo baserrian jaioa da Brigida. Sanbartolomeak dira Oikiako jaiak. San Agustin eguna San Bartolome txiki balitz bezala ospatzen zen garai batean, eta herriko gazteentzat egunik onena izaten zen. Goizean oilasko-biltzea egiten zen bi urtean behin, eta gero asto gainean begiak tapatuta jarri eta igitaiarekin zintzilik zegoen oilaskoari lepoa moztu behar izaten zitzaion. San Bartolome bigarrenean ttunttuna eta dantzariak izaten ziren. Egun batean jazbana eta beste bi egunetan soinujolea aritzen ziren. Jaien ondoren, igandero erromeria izaten zen sanmigelak arte.

ZUMAIAKO AHOTSAK: Brigida Ibarbia Ugarte (1935)

Elkarrizketatzailea: Asier Sarasua Aranberri

Data: 2007ko maiatzaren 29a. 

Brigidaren bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.