(BIDEOA) Klaudio Etxabe ‘Pikote’: Olagarroa nola lehortzen zen

Erabiltzailearen aurpegia

Pikote baserrikoa zen Klaudio Etxabe, eta bertan bizi izan zen beti, Elorriaga aldean. Baserria itsasertzean bertan dagoenez, harraldeko arrantza ondo ezagutu zuen: gau-arrantza, olagarro arrantza, etab. Olagarroa freskotan ere jan daiteke, baina asko harrapatzen zutenez, lehortu ere egiten zuten, bideoan azaltzen du nola.

Jeneralean olagarroarekin zopa egiten zuten, baina patatarekin ere jaten zen, gisatua bezala.

ZUMAIAKO AHOTSAK: Klaudio Etxabe  Udabe “Pikote” (1926-2011)

Elkarrizketatzaileak: Asier Sarasua Aranberri

Data: 2007ko maiatzaren 31.

Transkripzioa: Miren Zabaleta

Klaudioren bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.

 

- Eta gero, olarrua ta jateko ta, harrapatu ta sikatu iten zan, edo, edo freskotan jan, edo ze iten zan?
- […] guk freskotan ta sekatu’re bai, nola asko harrapatzen gendun...
- Karo.
- …sekatu asko.
- Sikatu asko.
- Bai.
- Ta sikatzeko zelan?
- E?
- Nola sekatzen da?
- Lehenbizi in behar dek usteltzen laga. Balde baten o jarri ta. Ze esango dit ba!. Ta egualdi berua baldin bada, egun pare bat eo hola usteltzen behar izaten, eon behar izaten dik. Ta egualdi pixkat hotzo o hola baldin bada, igual lau bost egunian. Ta neguan berriz, hamabost egunian-ta ta. Negua bai dek hotza.
- Balde batian laga?
- Balde batian laga ta, usteldu arte laga in ber. Bestela gelditzen dek gogor oso. Bai.
- Eta gero sutondoan jarri?
- Geo, kañabera baten eo kaña baten, kañabera o burni tubo baten eo, txintxilik. Hor jartzen nin, ta han’e bai, hor gaiñian’e bai, han, soka jarrita. Barilla bat jarri ta han txintxilik burutikan.
- Bai, bai, bai. Gero egun batzuetan bertan euki sikatzen.
- Nik beti jaso iten dit.
- Bai?
- Bai, illuntzian beti erretiratu. Bestela umerariakin tejo jartzen zikok. Ihintzakin ta, euridxa ta txarra izaten dek. Geo sekatu samartzen dianian, hor jarri ta hor seitun sekatzeko.
- Sukaldian.
- Sukaldian, epelakin. Epela nahi izaten dik horrek sekatzeko.
- A bai, e? Ondo sekatzeko.
- Baakik […] epela.
- Bai.
- Sekatzeko.
- Bai, ba! Eta gero, sikatu ta gero, jateko ta sopan edo? Nola jaten zan gehien?
- Guk gehidxena olaarro zopa!
- Zopa.
- Bai, askoek patatakiñ’e bai. Gixaua bezela, igual-igual.
- Gixaua.
- Bai. Holako pusketak.
- Txiki-txiki.
- Bai, guaizakin moztu ta jarri, ta.
- Eta egosi, patatekin egosi.
- Patatakiñ egosi, ta…
- Gozua izango da.
- Bai! Hamen kostan afan haundidxa dao olaarro zeakuak.
- Bai, ezta?
- Bai, ta horrea, Eibar aldea ta horrea, horrea geo, barroa, berriz, horrea ez.
- Ez!
- Hor ez […].
- Baiña esango nuke Zumaian inguruko herriyetan baiño gehio, ez? Getaixan-ta baiño gehio.
- Bai. Jaten Zaautza’re bai. Beno, baakik, Zaautzan jende, jendia asko ziok.
- Karo.
- Zenbat etortzen dek honea olaarro billa? “Olaarrua” ta, “Ez zakau” ta, “Jo, nola Pikoten ez daola olaarroikan?”, ta. Bai. Zaautzan’e afan haundidxa die! Jateko, e!, harrapatzeko ez baiña… Bai.