(BIDEOA) Magdalena Egaña: Udan erromerietara eta neguan plazara

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2016ko abu. 4a, 06:00

Zumaian jaio zen Magdalena 1931. urtean, eta gurasoak ere zumaiarrak zituen. 19 urte zituela hasi zen 'Ortiz' arrain-fabrikan lanean, eta bertan jarraitu zuen 25 urtez, 1975. urtera arte). Bideo honetan azaltzen du santelmoak eta sanpedroak nola ospatzen ziren. 

Inguruko erromerietara ere joaten ziren udan: San Prudentziora, Ibañarrietara, Oikiara eta Artadira. Negu partean jai arratsaldeetan seietako zinera joan eta handik irtendakoan dantza egitera joaten ziren plazara. Udan bandak Beheko plazan jotzen zuen eta neguan Goiko plazan. Garai batean Elgoibartik "jazbana" etortzen zen. 

ZUMAIAKO AHOTSAK: MagalenaEgaña Elorriaga  (1931)

Elkarrizketatzailea: Asier Sarasua Aranberri eta Xabier Azkue Ibarbia

Magdalenaren bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.