(BIDEOA) Xabier Irureta: Zumaiako eta inguruko pilotariak

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2016ko uzt. 29a, 06:00

Zumaian jaio zen 1936an, eta eskolan mesedetakoetan ibili zen lehenbizi eta Zarauzko Antonianoetan ondoren. 13 urte zituela hasi zen lanean Zumaiako Beal lantegian, motorrak egiten. 28 urterekin anaiarengana joan zen Alemaniara eta bertan aritu zen lanean eta alemana ikasten. 

EAJko kidea da, eta Erkibe kultur elkartean aritua. Bideoan Zumaia eta inguruko pilotari ezagunak izendatzen ditu, Etxabetarrak eta Txikito Iraeta, esaterako. Xabier bera 40 urtez ibili zen Zarauzko hondartzan futbolean,eta Zumaiako futbol taldeko zuzendaritzan ere aritu zen lanean, 7 urtean.

ZUMAIAKO AHOTSAK: Xabier Irureta Sasiain (1936)

Elkarrizketatzailea: Aitziber Otegi  

Data: 2009ko ekainaren 13a.

Xabierren bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.