(BIDEOA) Xanti eta Angel Osa: txapela, abarketak, abarkak eta mantarrak

Arritokieta ermitara bideko Añezkoa kale baserrian jaio ziren, Goikotorreren ondoan. Txikitatik baserriko lanetan eta bestelakoetan aritu ziren, eta Angelek itsasoko ibilerak ere ederki ezagutu zituen. Maristetan eta mesedetakoetan ikasi zuten, eta  'Egurko' kooperatibaren sortzaileetako bi izan ziren. 

Bideoan azaltzen dute gaztetan erabiltzen zutela txapela, baina gero neska-lagunarekin hasitakoan, kendu. Sororako abarkak erabiltzen zituzten, eta bestela abarketak; euria zenean, zapatak edo azpian goma zuten zapatilak. "Mantarrak" zer-nolakoak izaten ziren ere azaltzen dute.

ZUMAIAKO AHOTSAK: Xanti Osa Arrizabalaga (1926) eta Angel Osa Arrizabalaga (1922-2013) 

Elkarrizketatzailea: Maddi Gallastegi eta Ainitze Oruesagasti  

Data: 2012ko azaroaren 12a. 

Xanti eta Angelen bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.