(BIDEOA) Jose Manuel Agirre ‘Endañeta’: Plazako giroa eta bertsolariak

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2016ko mar. 17a, 13:56

Itziarko Endañeta baserrian jaio zen, eta bertan bizi izan zen ezkondu arte. 12 senideen artean erdikoa zen bera, baserriko lanak egiteaz gain, igeltsero aritu zen urte askoan. Harriarekiko zuen zaletasunari heldu eta Gipuzkoako harri-jasotzailerik onenetarikoa izan zen, harri errektangular eta kubiko handiekin ez zuen parekorik. 

Erakustaldietara kamionetan eramaten zuten harria, eta anaiaren batek lagundu ohi zion. Bere garaiko bertsolariak aipatzen ditu bideoan; plaza askotan egiten zuen topo haiekin, eta inbidia handia zien, mikrofono aurrean jarri eta kantatu besterik ez zutelako egin behar. Beraiek, berriz, harriarekin atzera eta aurrera ibili behar izaten zuten. 

ZUMAIAKO AHOTSAK: Jose Manuel Agirre “Endañeta”(1943)

Elkarrizketatzailea: Maddi Gallastegi

Jose Manuelen bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.