Ekitaldi berezia, kanpaina amaitzeko

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Zumaia 2019ko mai. 24a, 23:10

Ekitaldiarekin eta festa giroan eman diogu amaiera ekitaldiari. Victoriano Arraten egin dugu ekitaldia, eta ezohikoa izan da: EH Bilduko hautagaiek hitza hartu eta boto eskean ibili ordez, gizarte honen ertzetan dauden sektoreei eman diete hitza, beraien irakurketak zabaltzeko.

Jon Maiak kanpotik euskal herrira etorritakoei egindako olerki eder baten ondoren, zaintza lanetan aritzen den emakume etorkinak hartu du hitza. Beraien egoera esklabutzaren parekoa dela salatu du, eta Euskal Herriak herri justua izan behar badu, beraien egoera ilunetik argira eraman eta duindh behar dela aldarrikatu du.

Iñaki Ostolazak irakurritako Jose Luis Otamendiren poesia baten ondoren pentsionista batek hartu du hitza, aurrera daramaten borrokaren berri emateko. Bukatzeko, gazte batek Zumaian etxebizitzarekin dagoen arazoa salatu du.
Ekitaldia ari zen bitartean, EH Bilduren baloreak laburtzen dituen mural bat margotu dute. Ondoren, giro alaian triki poteoa eta kofradiako saiheski eta pintxo janarekin, igandera begira jarri gara.

Gertu gaude, zatoz gurekin. Bozkatu EH Bildu!